Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Break On Stage jaialdiaren inguruan, kale kulturak ezagutzeko gonbita

Dokumentuaren akzioak

Break On Stage jaialdiaren inguruan, kale kulturak ezagutzeko gonbita

Bilbon aurkeztu zuten astelehenean Break On Stage jaialdia. Martxoaren 29an izango da Bilboko hiriburuan. Jaialdi horren testuinguruan, breakdance ikastaroa egingo dute Zornotzako Zelaieta zentroan, bihar.
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2014/03/19
Lotura
Anboto

Bilbon, aurkeztu zuten Break On Stage jaialdia astelehenean: hiriburuan bertan, martxoaren 29an, 19:00etan hasita izango da jaialdia. Kale kulturen erakusleiho izango da jaialdia 14. edizio honetan ere. Elorrion sortu zuten ekimena, eta azken urteetan Bizkaiko hiriburura lekualdatu duten arren, Arriola antzokia eta Logela Multimedia talde elorriarra dira antolatzaileak.

Hain zuzen, Logela Multimedia taldeko Imanol Garaizabal da ekimenaren zuzendaria, eta, bere berbetan, kale kulturen munduko talderik onenak izango dira Bilbao Arenan: Herbeheretako The Ruggends, Frantziako Inesteam edo Espainiako RST Crew, esaterako.

Aurreratu dutenez, kale kulturen hainbat diziplinatako bi eta lau minutu arteko erakustaldi laburrak egingo dituzte artistek: dantzak eta bizikleta gaineko akrobaziak, adibidez. Musikari dagokionez, Vocaliks ikuskizuna eta Rayden hip hop taldearen kontzertuak ere izango dute jaialdian lekurik.

Eskolak Zornotzan
Martxoaren 29ko jaialdiaren testuinguruan, breakdance ikastaroak antolatu dituzte Bizkaiko hainbat eskualdetan. Zornotzako Zelaieta zentroan egingo dute saio horietako bat, bihar. Crazy Hospital eta Deabru Beltzak taldeetako kide den Malaka dantzari bilbotarraren eskutik jaso zituzten gazteek breakdance dantza estiloaren inguruko oinarrizko jakingarriak, eta praktikan ipini zituzten, gainera.

Dokumentuaren akzioak