Dokumentuaren akzioak
Break On Stage jaialdia martxoaren 29an egingo dute Bilbon
Europako breakdance talde ezagunenak izango dira Bilbon: Herbehereetatik The Ruggeds etorriko da eta Frantziatik, berriz, Inesteam.
Egitarau zabala prestatu dute egun horretarako. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Europako breakdance talde ezagunenak izango dira Bilbon: Herbehereetatik The Ruggeds etorriko da eta Frantziatik, berriz, Inesteam. Suediako Kaynix dantza-taldea ere arituko da.
Gainera, malda erraldoian egingo duten Bmx Dirt Jump lehiaketan, bizikleta jauziak antolatuko dituzte.
Bestelako ekintzak ere hartuko ditu Break On Stage jaialdiak: "Vokalicks" Human-Beatbox hirukotearen ikuskizuna, Bost Urban dance lehiaketa eta disko jartzaileak, besteak beste.
Bukatzeko, hip-hop musika lantzen duen Rayden taldeak kontzertua eskainiko du.
Sarrerak 10 euroan daude salgai, eta jaialdiari buruzko informazio guztia www.breakonstage.com webgunean aurkitu dezakezue.
Dokumentuaren akzioak