Dokumentuaren akzioak
Brasilgo faveletako dantzariak
Frantziako Kaefig konpainiak Rioko 11 dantzari ekarri ditu Euskal Herrira, bi pieza estreinakoz taularatzeko
Correria du izenburu lehen lanak. «Konturatu gara arin bili
behar dugula Mouradekin pieza bat sortzekotan», azaldu du Diego
Gonçalves dantzarietako bat eta Brasilgo taldearen arduradunak. «Correria
da gure eguneroko bizimodua: denboraren kontrako gerra, laster batean
bazkaldu, amen batean jantzi, eta azkar baino azkarrago ibili egun
bakoitzean egin beharrekoa egin ahal izateko...». Norbaitek uste bazuen
Brasilen ez dagoela estresik, dantzariek arnasestuka utziko dute. Indar
akrobatikoen erakustaldia da lana, hip hopetik gertukoa.
Agwa pieza uraren inguruko koreografia da. Ura ikur
gisa hartuta, dantzariek mugimenduak isurtzen dituzte agertokian.
Saltoka eta biraka aritzen dira, makila luzeen laguntzarekin. Lan
gogorrak sorturiko egarria ura edanez asetzen dute. Konplexurik gabe
nahasten dituzte hip-hopa, capoeira, musika elektronikoa eta bossa
nova. Elkarlanean dabiltza Frantziako eta Brasilgo sortzaileak,
riotarrek 2006ko Lyongo Dantza Biurtekoan ikusleak aho bete hortz utzi
zituztenetik.
'CORRERIA' ETA 'AGWA'
Kaefig konpainia. Gaur, 20:00etan, Euskalduna jauregian (Bilbo).
Dokumentuaren akzioak