Dokumentuaren akzioak
Bost kontinenteetako dantzak Portugaleten
Euskal Herriko 35. Folklore Jaialdia ari dira ospatzen Bizkaiko herrian; hilaren 31 arte izango dira emanaldiak
Elai-Alai Fundazioa da ekimenaren bultzatzaile eta antolatzailea. Aurtengo jaialdian, bigarren aldiz, bost kontinenteetako partaideak izango dira eszenatokietan. Kontinente guztietako partaideak izan ziren azken urtea 2005a izan zen, eta orain, antzeko irudia errepikatuko da.
Aurtengo parte-hartzaileak ondorengoak dira: Mari El Estatuko Dantza Taldea (Errusia), Gautengeko Probintziako Taldea (Hego Afrika), Guizhouko Hego-Ekialdeko Kantu Dantzetako Konpainia, Consandama Taldea (Peru), Nairi Folklore Taldea (Armenia) eta Whitireia artearen garapenerako konpainia (Zelanda Berria) izango dira.
Portugaleten gauzatzen ari diren emanaldi guztiak San Roke Plazan dira. Hala ere, jaialdiak inguruko herriei ere irekitzen dizkie ateak, eta beste hainbat tokitan ere gozatu ahal izango da nazioarteko dantzari hauen ikuskizunez. Eszenatokia bera, jaialdiaren arrakastaren ondorio da. Izan ere, lehen Zubi-Aldeko kiroldegian izaten ziren ekitaldiak, baina iaz antolatzaileek erabaki zuten emanaldiak kanpora ateratzea, eta orain, San Roke plazan dira.
Dokumentuaren akzioak