Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bost kontinenteetako dantzak Portugaleten

Dokumentuaren akzioak

Bost kontinenteetako dantzak Portugaleten

Komunikabidea
Deia-Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2009/07/28

oan den igandetik, mundu osoko musika eta dantzen biltoki da Portugalete. Bertan ospatzen ari baita, Euskal Herriko 35. Folklore Jaialdia. Hilaren 19an abiatu zen eta uztailaren 31ra arte luzatuko da. Errusiako, Afrika Hegoaldeko, Txinako, Peruko, Armeniako eta Zelanda Berriko partaideak ikusteko aukera izango da Bizkaiko herrian. Beraiekin batera izango dira, "etxekoak" ordezkatzeko Elai-Alai dantza taldekoak.

Elai-Alai Fundazioa da ekimenaren bultzatzaile eta antolatzailea. Aurtengo jaialdian, bigarren aldiz, bost kontinenteetako partaideak izango dira eszenatokietan. Kontinente guztietako partaideak izan ziren azken urtea 2005a izan zen, eta orain, antzeko irudia errepikatuko da.

Aurtengo parte-hartzaileak ondorengoak dira: Mari El Estatuko Dantza Taldea (Errusia), Gautengeko Probintziako Taldea (Hego Afrika), Guizhouko Hego-Ekialdeko Kantu Dantzetako Konpainia, Consandama Taldea (Peru), Nairi Folklore Taldea (Armenia) eta Whitireia artearen garapenerako konpainia (Zelanda Berria) izango dira.

Portugaleten gauzatzen ari diren emanaldi guztiak San Roke Plazan dira. Hala ere, jaialdiak inguruko herriei ere irekitzen dizkie ateak, eta beste hainbat tokitan ere gozatu ahal izango da nazioarteko dantzari hauen ikuskizunez. Eszenatokia bera, jaialdiaren arrakastaren ondorio da. Izan ere, lehen Zubi-Aldeko kiroldegian izaten ziren ekitaldiak, baina iaz antolatzaileek erabaki zuten emanaldiak kanpora ateratzea, eta orain, San Roke plazan dira.

Dokumentuaren akzioak