Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bost ikuskizunek osatuko dute Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Bost ikuskizunek osatuko dute Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren egitaraua

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2002/07/18

Hilaren 19tik 21era bitartean Getxoko Nazioarteko XVIII. Folklore Jaialdia egingo da. Bost ikuskizunek osatuko dute egitaraua. Getxoko Itxartu taldeak eta Boliviako Cochabamba Balet Folklorikoak irekiko dute jaialdia bihar. Larunbatean, Buriatiako (Siberiako hegoaldeko errepublika) Badma Seseg taldean igoko da agertokira eta igandean, berriz, bi talde ariko dira: Filipinetako Karangahan eta Poloniako Nowa Huta konpainiak. Algortako Bihotz-Alai plazan izango dira emanaldiak, mila pertsona hartzeko lekua duen karpa baten azpian eta gaueko hamarretan hasita. Sarrera doan izango da. Taldeen kalitatea eta aniztasuna azpimarratu dute antolatzaileek.

Dokumentuaren akzioak