Funky, bachata, cha cha cha eta bestelako doinuez girotu dute gaur, igandea, Baztartxo antzokia, Born to dance dantza eskolakoek kideek, eta ikuskizun ederra eskaini dute hango oholtzara igo diren dozenaka dantzarik. Goraino bete da antzokia, eta dantza eskolan ikasten duten 4 eta 70 urte arteko dantzariek askotariko dantza saioak eskaini dituzte, han bildutakoen animopean. Horrez gain, Jenny Calerok, zentroko zuzendariak, areto eta kirol dantzen ikuskizuna ere eman du Pablo Tresgallo dantzari galiziarrarekin batera.
Dokumentuaren akzioak
Born to dance eskolako dantzarien ikuskizunaz gozatu dute Baztartxon
Born to dance dantza eskolako kideek funky, bachata zein cha cha cha emanaldia eskaini dute aretoan elkartutako herritarren animopean. Zentroko zuzendaria den Jenny Calerok ere parte hartu du emanaldian.
Dokumentuaren akzioak