Hauen artean, Udaberri Dantza taldeko kideak. Aurten, festari merezitako musika, dantza eta kolorea jartzeaz gain, proposamen berri batekin datoz. Taldearen 55. urteurrenaren harira, 'Egun batez 25' dokumentala plazaratu dute. San Joan eguneko protagonistetako batzuk izan ohi diren bordondantzarien ikuspegia eskaintzen du lanak eta DVD formatuan dute salgai bere web orrian. Gaur hasten diren jaietan, Udaberriko kideak dantzan ikusteko aukera izango da. Igandean, 22:30ean, Santa María plazan eta astelehenean, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bordon dantza eskainiko dute herriko hainbat lekutan.
Dokumentuaren akzioak
Bordondantzarien ikuspegia 'Egun batez 25' dokumentalean
Gaur hasiko diren jaietan protagonista asko aurki ditzakegu.
Dokumentuaren akzioak