Bordondantzaren ondotik Makildantzak dantzatu zituzten eta bertsoak izan ziren herriko etxeko arkupetan, Alazne Untxalo eta Anez Eguzkitze bertsolariekin.
Arratsaldean, San Jose Zahar Etxean izan zen Insancables txaranga eta Berako Aurreskua dantzatu zuten dantzariek eta Berako musika bandak kontzertua eskaini zuen. Arratsean dantza herrikoiak eta suzko zezena ere izan zuten.
Astegunez bestak aitzinera
Asteburuko ekitaldien ondotik, bertze hiru eguneko bestak gelditzen zaizkie Beran.
Abuztuak 4, astelehena
- 09:00etan Ezpelur gaiteroak Garaitarreta auzoan ibiliko dira.
- 11:00etan Incansables txarangak San Jose zahar etxean joko du.
- 11:00etatik 13:00etara Txiki-Txoko haurrentzako joko tradizionalak Frantxia Haltzuet Altzate plazan. Eguraldi txarra bada, Toki Onako patioan izanen da. Labiaga ikastolak antolatuta.
- 12:00etan helduen herri danborrada Berako Bandarekin eta Incansables txarangarekin. Herriko Etxeko plazatik hasi eta Altzateko plazaraino.
- 16:00etan auzo jokoak Frantxia Haltzuet Altzate plazan Txosna Batzordeak antolatuta.
- 18:00etan gizonezko pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Sarrerak aitzinetik Purienean eta aspepelota.eus helbidean salgai.
- 19:30etik 21:00etara gazteentzako diskobesta (LH 4-6 mailetako haurrei zuzenduta) Frantxia Haltzuet Altzate plazan.
- 19:30ean kontzertua Toki Onako patioan Zaunka taldearekin.
- 21:00etan dantza herrikoak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin.
- 21:00etatik 22:30era DBHko gazteentzako diskobesta Frantxia Haltzuet Altzate plazan.
- 23:00etan DJ Diskodelia Toki Onako patioan.
- Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.
Abuztuak 5, asteartea
- 09:00etan Irats taldek trikitilariak eta pandero jotzaileak Zia eta Dornaku auzoetan ibiliko dira; Ezpelur gaiteroak Eltzaurdia, Zalain, Alkaiaga eta Zalan Zoko auzoetan eta musika eskolako ikasleak Suspelttiki auzoan.
- 10:00etan plater tiroa ehiza ibilaldia modalitatean Lizuniagan. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza ellkartea.
- 10:00etan Berako Erronka herrian barna Frantxia Haltzuet Altzate plazan 8 eta 12 urte artekoentzat.
- 11:00etatik 13:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
- 12:30ean haurren danborrada Incansables txarangarekin Illekuetatik Toki Onako patiora.
- 14:00etan Kantu Bazkaria Altzateko pilotalekuan Labiaga ikastolak antolatuta.
- 16:00etatik 18:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan.
- 19:00etan Itzal taldearekin erromeria Toki Onako patioan.
- 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroekin.
- 22:00etan zezensuzkoa Altzateko karrikan.
- 23:00etan Itzal taldearekin erromeria Toki Onako patioan.
- Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.
Abuztuak 6, asteazkena
- 09:00etan Bera Kantarikoak Eltzaurdia eta Kaule auzoetan ibiliko dira Ezpelur gaiteroak Suspelan.
- 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko Etxera Ezpelur gaiteroek lagunduta. Agurra Berako erraldoiei eta buruhandiei.
- 12:00etan mutxikoak Toki Onako patioan Otsanda taldearekin.
- 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
- 17:30ean emakumezkoen elite mailako pilota partidak Eztegara pilotalekuan Udako Laboral Kutxa Torneoa. Sarrera debalde.
- 19:30ean Los Txingones de la Rencla mariatxiak Toki Onako patioan.
- 21:00etan dantza herrikoiak Altzateko karrikan. 22:00etan zezensuzkoa ibiliko da Altzateko karrikan.
- 23:00etan kontzertua Harat taldearekin Toki Onako patioan.
- Ondotik, karrikabuelta Incansables txarangarekin Mukixu zubitik hasita.