Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bordaz borda eginen duten eskearekin hasiko dituzte inauteriak Arraiozen

Dokumentuaren akzioak

Bordaz borda eginen duten eskearekin hasiko dituzte inauteriak Arraiozen

Ortziral eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak

Urteko bestarik eroenek ez dute etenik. Asteburu honetan arraioztarrek hartuko dute lekukoa, ortziral eta larunbatean, hain zuzen.
Komunikabidea
Ttipi-Ttapa
Tokia
Arraioz
Mota
Albistea
Data
2014/02/13
Lotura
Ttipi-Ttapa

Ortziral goizean, 09:30ean egin dute gazteek hitzordua. Zubiondo ostatuan gosaldu ondotik bordaz-borda ibiliko dira eta horrela emanen dute eguna. 21:00etan afaria eginen dute Batzartegian. Eskolako neska-mutikoak ere ez dira inauteriak ospatu gabe geldituko. Ortziral arratsaldean mozorrotu eginen baitira.

Larunbatean, berriz, goizean 09:30ean gelditu eta herrian barna etxez-etxe ibiliko dira gazteak. Aurten, garai batean egiten zen bezala, dantzaldia izanen da elizako gorapean 20:00etan. Azken urteetan galdutako ohitura zen hau baina aurten berreskuratu nahi izan dute. Irune Etxeberria eta Jaione Elizagoienekin izanen da dantzaldia. 21:00etan afaria eginen dute eta afaldu ondotik ere dantzaldia izanen da Irune eta Jaionerekin. «Mantso artaino» besta izanen dela iragarri dute Arraiozko gazteek.

Ortziral eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak arraioztarrek.

Ortziral eta larunbatean ospatuko dituzte inauteriak arraioztarrek.

Dokumentuaren akzioak