Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bollywood dantza ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Bollywood dantza ikastaroa

Irailaren 7an irekiko da izena emateko epea Astigarragako Udalak antolatu dituen ikastaroetan

Egilea
A.M.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2009/08/30

Bollywood dantza gaur egun ezaguna da, batez ere Indiako zinemagintza industriagatik. Baina dantza tradizional hori Bombayko zinema estudioan dantzatu ohi dena baino askoz gehiago da. Indiako dantza tradizionalez osatua dago Bollywood dantza. Horien artean daude bharatanatyam eta bhangra. Lehena, antzinean, tenpluetan dantzatu ohi zen jainkoei gur egiteko, dantza sakratua eta arau eta teknika askokoa da. Bhangra, berriz, nekazariek dantzatu ohi zuten, udaberriari ongietorria emateko. Giddha, katar dantza eta askoz gehiago biltzen ditu Bollywoodak.

Oso ezagunak dira dantza horrek dituen efektu terapeutikoak. Alaitasunak eta erritmo konbinaketek erlaxatu egiten dute kontzientzia; estresa kendu eta gorputzeko mugimenduen eramaile egiten dute. Beraz, oso egoki izan liteke ikastaro hasierak askori ekarri ohi dien buruhausteak arintzeko.

Bestalde, urritik ekainera bitarte izanen dira aretoko dantzak, eskulanak, kristala grabatzea, patchwork ikastaroa -ohial zatiekin egindako joste lanak-, literatur tailerra, yoga eta zura lantzeko ikastaroak. Irailaren 7an irekiko da izen emateko epea Aurrera kultur etxean. Informazio gehiago:

Dokumentuaren akzioak