Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Bollywood, Bombay, Barcelona' ikuskizuna izango da zapatuan Torresoroan

Dokumentuaren akzioak

'Bollywood, Bombay, Barcelona' ikuskizuna izango da zapatuan Torresoroan

Egilea
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2023/03/28
Lotura
Goiena
'Bollywood, Bombay, Barcelona' ikuskizuneko irudi bat.

Liquido Teatro da egilea, eta gazteleraz izango da. 19:00etan hasiko da, eta zortzi euro ordaindu beharko da sarrera. Egileek azaldu dutenez, "migrazio fenomenoari buruzko ikuskizun bero eta atsegin bat da". 

Bombaytik Bartzelonara iritsitako hiru etorkin dira protagonistak, eta aurre egin behar diote kultura talkari zein nostalgiari, aurrez sorturiko ilusioak errealitatearekin bat ez datozela ohartzean. "Laneko, etxeko edo integrazioko arazoek egoera zailak sortzen dituzte, eta haiek baikortasun superlatibo batetik gainditzen saiatzen dira, Bollywoodeko dantzetan errefuxatuta". Hala ere, nabarmendu dute beste edozein izan zitekeela pertsonaien jatorrizko herrialdea zein helmugako hiria, "fenomenoak haien arteko paralelismo askorekin errepikatzen baitira".

Horretarako, dantza koloretsuak eta komedia uztartuko dituzte, publikoarekin konektatzeko "hizkuntza entretenigarria" eskainiz. "Emaitza, beraz, migrazioaren garaira hurbilketa bat da, eszenografiaren eta jantzien dibertsio, ezusteko eta originaltasun plastikoak abiatuta".

Bibe plataforman erosi daitezke sarrerak; edo, bestela, egunean bertan.

Dokumentuaren akzioak