Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bolivar herri argentinarreko nafar dantzariek La Pampako Colonia Baron-en desfilatu eta dantzatu dute

Dokumentuaren akzioak

Bolivar herri argentinarreko nafar dantzariek La Pampako Colonia Baron-en desfilatu eta dantzatu dute

La Pampa probintziako Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdiaren 23. edizioa urriaren 14an gauzatu da, bi zatitan banatua: Immigranteen Plazan egin dira goizeko omenaldia eta desfilea, eta herriaren erabilera anitzeko aretoak baitaratu ditu arratsaldeko musika eta dantza ikuskizunak. Herriko alkate Sonia Luengo eta bere gobernu taldea izan dira ekitaldietako buru, lau mila bat lagunen partaidetza bildu zuen proposamenean, bertako Hora de Opinión’ egunkariak bildu duenez.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Colonia Baron, Argentina
Mota
Albistea
Data
2018/10/25
Lotura
Euskalkultura

Aldameneko Buenos Aires probintziatik eta antolatzaileek gonbidatuta Bolivar-ko Nafar Etxeko dantzariak bertaratu dira partaide 300 kilometroko bidaia eginda. Neskek Nafarroako armarria eramanez esku hartu dute kabalkadan eta palkoaren aurrean egin dute dantza.

Gogora dezagun dantza taldea eta ‘Raices Navarra’ abesbatza direla Bolivarreko Nafar Etxeko proposamen nagusiak. Erakundeak urtean zehar garatzen du bere ekinbidea eta festa oihartzuntsuena uztailaren 7an ospatzen du, San Fermin egunean.

Bolivarreko Nafar Etxeko neskak Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdian (argazkia Colonia Baroneko Udala)

Bolivarreko Nafar Etxeko neskak Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdian (argazkia Colonia Baroneko Udala)

Dokumentuaren akzioak