Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Boisetik Iurretara, dantzari dantzaren sustraietara

Dokumentuaren akzioak

Boisetik Iurretara, dantzari dantzaren sustraietara

Boiseko (AEB) Oinkari dantza taldeko 40 kidek Iurreta bisitatu dute gaur. Mikel Deuna dantza taldeko ordezkariekin herriko plazan batu dira banango zaharra ikasteko, besteak beste. Eguerdian berriz, harrera egingo diete udaletxean.

Boiseko jaialdiaren ondoren Euskal Herrira bidaia egitea bururatu zitzaien Oinkari dantza taldeko kideei.
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2016/07/08
Lotura
Anboto

Bi urtez aurrezten ibili eta gero, proiektua errealitate bihurtu da. Washingtoneko jaialdi batean dantzan egin eta gero, atzo bertan Lesakako San Ferminetara heldu ziren. "Lesakako dantzak Boisen dantzatzen ditugunez, bertan ikustea gura genuen", azaldu du Teresa Franzoia Anakabe taldeko kideak.

Bidaiak helburu bikoitza du. Dantzen arloan elkarlana bultzatzea eta euskal kultura taldekide gazteei transmititzea. "Boisen dantzatzea ekintza sozial bat da. Bidaia honekin dantzarenganako eta euskal kulturarenganako maitasuna indartzea da".

Iurretako dantzarien gidaritzapean Boiseko dantzariek banango zaharra erraztasunez ikasi dute. Erregelak ere erakutsi dizkiete. Dantzari dantza Boiseko taldearen errepertorioaren oinarria da. Horregatik etorri dira Iurretara. Adi entzun dituzte iurretarren jarraibideak. Gaur Oñatira joango dira Boiserekin senidetuta baitaude.

Durangaldeagaz lotura estua

Boisetik etorritako dantzarien artean Durangaldeagaz lotura estua duten hiru pertsona daude. Teresa eta Kristina Franzoia ahizpek familia dute Durangaldean. Kristinak bikain hitz egiten du euskaraz. Txikitan, Kurutziaga ikastolan hilabete batzuk eman zituen euskara ikasten.

 cKaiet Ysurza berriz, Benito Ysursa-Basabe iurretarraren biloba da. Ysursa-Basabe 1915ean joan zen Iurretatik. Amerikako Estatu Batuetara joan zen, eta urte askoan euskal kultura ezagutzera emateko lan handia egin zuen arlo anitzetan. Bere lana gogoratzeko eta aintzatesteko omenaldia egin zioten Boisen, eta ekitaldi horretan  Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak parte hartu zuen. "Emozioz bete gintuen omenaldiak eta baita alkatearen presentziak ere", azaldu du Kaietek.

 

Dokumentuaren akzioak