Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Boisetik AEBtako beste zenbait txokotara txistu doinuak bidelagun

Dokumentuaren akzioak

Boisetik AEBtako beste zenbait txokotara txistu doinuak bidelagun

Bilboko 11 Buru Txistu Elkarteak bidaia egingo du Ameriketako Estatu Batuetan. Bidaiaren lehenengo geltokia Boise izan dute, Jaialdian. Txistulariek esperientzia «paregabea» izan dela aitortu dute NAIZ irratian.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Bilbo, Boise
Mota
Albistea
Data
2025/08/05
Lotura
Naiz

 

Boisetik AEBtako beste zeinbait txokotara txistu doinuak bidelagun.
Boisetik AEBtako beste zeinbait txokotara txistu doinuak bidelagun. (NAIZ irratia)

Bilbon elkartzen badira ere, Bizkaiako txoko ezberdinetakoak dira 11 Buru Txistu Elkartea osatzen duten txistulariak. Bidaia luzea dute aurretik: Boisen, San Franciscon, Elkon eta Gardnervillen egongo dira. Jaialdiaren testuinguruan taldeko Jasone Akizu, Edurne Orbea, German Ereña eta Carlos Monge NAIZ irratian egon dira.

Boiseko esperientzia «izugarria» izan dela aitortu du Orbeak. Akiza, «oso pozik», haren iritziz egin dituzten ekitaldiak «oso ongi» atera baitira. Kaleko giroa «paregabea» dela adierazi du Akizak, jendetza batu zaiela. «Lehen egunekoa ikaragarria izan zen, sorgin dantza bat zirudien», gehitu du Orbeak.

Ereña oso eskertuta dagoela nabarmendu du, batez ere izan duten harrerarekin: «Euskal museoan jotzeko aukera ez dut inoiz ahaztuko». Izan ere, Ereñaren ametsa Ameriketan jotzea zen, eta «ikaragarria» izan dela onartu du.

Mongek, taldeko txistulariak, Ameriketako Estatu Batuetan lan egiten du, eta berak antolatu du bidaia. «Euskal etxeekin harremana egin eta erantzuna hobezina izan da: guztiek erantzun positiboa eman digute», azaldu du. Mongek aurretik duten bidaia «are interesgarriagoa» izango dela uste du, bere hitzetan, euskal komunitate txikiagoak ezagutuko dituztelako.

Seigarren eguna

Agenda kontuak iganderako, goizeko 11etatik arratsaldeko 16etara Expo Idaho Centerren ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte, tartean Oinkari euskal dantza taldeko dantzaldia. Ondoren, festak basque blocken jarraituko du, dantza eta musika gehiagorekin.

 

Dokumentuaren akzioak