Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Boisen da Tolosako Udaberri dantza taldea

Dokumentuaren akzioak

Boisen da Tolosako Udaberri dantza taldea

AEBko Idaho estatuko hiriburuan antolatzen den San Inazio jaialdian parte hartzen ari dira

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Boise
Mota
Albistea
Data
2022/07/31
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Tolosa – Udaberri dantza taldeak Boisen, Ameriketako Estatu Batuetako Idaho estatuko hiriburuan, dantzatuko du datozen egunetan. Berez, udan egin ohi duten jaialdian parte hartzekoak ziren, baina azkenean ez dute egingo, eta urtero ospatzen duten San Inazio jaialdian parte hartzeko gonbita jaso dute.

Hainbat lurraldeetara bidaiatu izan dute taldekideek dantza-tzeko, baina Estatu Batuetara joaten diren lehen aldia da. Ostegunean abiatuko ziren Estatu Batuetara, eta denera hiru emanaldi eskainiko dituzte San Inazio jaialdiaren barruan, azkena bihar. Korrontzi musika taldearen kon-tzertua eta pilota partidak ere izango dira tartean.

Udaberriko 33 lagunek bidaiatu dute Boisera eta jaialdia amaitu ondoren, Ipar Ameriketan zehar bidaiatxo bat antolatu dute tolosarrek. – M.S.S.

Dokumentuaren akzioak