Boise Idahoko hiriburuan, bertako euskaldunek egun berezia bizi zuten joan den larunbatean, komunitate-ahalegin handi bat gauzatuz "Song of the Basque 2" ikuskizuna taularatuz. Lehenengo "Song of the Basque" ikuskizuna 1949an estreinatu zen Boisen eta garrantzitsua izan zen bertako euskal bizitzan, lehenengoz oholtza baten gainean Boiseko euskaldunek, euren kultura, ohitura eta bizimoldeen aurkezpena egin baitzuten Boiseko Music Week-ek gonbidatuta, euren bizilagun amerikarrentzat. Juanita Uberuaga buru, auzolan ederra izan zen. Orain, 70 urte geroago, Boiseko euskal komunitateak "Song of the Basque 2" prestatu eta eskaini du joan den larunbatean. Eta ikuskizun horren bideoa dakarkizugu, bere osotasunean.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Boise, AEB
Mota
Albistea
Data
2019/05/06
Lotura
Euskalkultura
Maiatzaren 4an Boiseko (Idaho, AEB) Morrison Center-en taularatu den "Son of the Basque 2" ikuskizuneko partaideak (arg. KTVB Channel 7)
Ikuskizun herrikoia da, duela 70 urtekoari segida eta eguneraketa dakarkiona, Boisera emigratu eta bertan euren euskalduntasuna erein eta gaur egungo bertako euskal errealitatearen bideragarri izan zirenei. Bertara euskaldun iritsita, euren kultura, izaera, ohiturak eta identitatea atxiki nahiz, euskal-amerikar bilakatu eta bertako egungo euskal izaera, kultura eta atxikimendua ekarri eta ahalbidetu zutenei. Zorionak bertan lan egin eta parte hartutako guztiei. Ez, katea ez da eten.
Chris Bieter hizlari dela uzten zaituztegu Morrison Center-en:
(irudia KTVB Channel 7)