Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Boiseko Oinkari-k dantza-maratoia egingo du ostegunean dirua biltzeko udan Euskal Herrira bidaiatzearren

Dokumentuaren akzioak

Boiseko Oinkari-k dantza-maratoia egingo du ostegunean dirua biltzeko udan Euskal Herrira bidaiatzearren

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Boise, AEB
Mota
Albistea
Data
2011/05/05
Lotura
Euskalkultura.com

Uztailean Euskal Herrira egin nahi duten bidaiarako antolaketa prestakizunetan hasi ziren urte hasieran Boiseko Oinkari euskal dantza taldeko kideak. Sei-hilabeteko ekitaldi programa egitea erabaki zuten bidaiaren gastuekin laguntzeko. Urtea hasiz geroz antolatutako ekitaldien artean dago, adibidez, martxoan eginiko Sagardotegia, beti ere euskal kultura eta moldeak jendaurrean agertu eta aldi berean taldearen aurtengo helburu berezi honetarako dirua lortzen laguntzeko.

Taldeak babesleak ere bilatu ditu eta Kathy Wrapir, esaterako, sponsor bilakatu zaie, State Farm Programa Kulturalaren bidez. Helburu eta lan serio duten honetan, Oinkariko dantzariek sariak eta enkantean jartzeko opariak lortu dituzte Boiseko dendetatik. 

Aste honetan, ostiralean, euskal-boisetar dantza taldeak 24 orduko Dantza-maratoi baterako deia egin du, eta maiatzean baita ere gosariak antolatu dira, Applebee's jatetxean hurrengo bi asteetan, Oinkariko dantzariek zerbitzatuta, etekinak osterako baita ere.

Ostiralean, maiatzaren 6an, gaueko hamabietan --edo, hobe esan, larunbatean 00:00etan-- hasiko dute maratoia, Euskal Etxeko ekitaldi areto nagusian, Oinkari dantzariek, eta 24 orduz, larunbat gauera arte luzatu asmotan dabiltza. Azkeneko bi orduetan, larunbateko gaueko hamarretatik aurrera, Amuma Says No musika taldearen laguntza izango dute, ekitaldiari indar berezia emanez. Dantza-maratoia internetez segitu ahal izango da, taldearen www.oinkari.org webgunetik.

Bestalde, datozen asteetan, maiatzaren 14 eta 21ean, hilabete honetako beste proposamenetako bati ekingo diote Oinkarikoek eta euren taldeko dantzariek gosaria zerbitzatuko dute Boiseko Applebee's jatetxean. Euskal dantzariz jantzita, Oinkarikoek gosari bereziak banatuko dituzte goizeko 7etatik 10ak arte, "jan dezakezun guztia" moldeari jarraituz --pancakes, saltxitxak, laranja ura, kafea eta beste zenbait sarrera barne-- nahi adina errepikatuz, beraz, 7 dolarren (umeek 4) truke.

Boiseko Oinkari-k dantza-maratoia egingo du ostegunean dirua biltzeko udan Euskal Herrira bidaiatzearren

Dantza-maratoiko iragarkia

Dokumentuaren akzioak