Dokumentuaren akzioak
'Bodarin' dantza lana estreinatuko dute gaur Donibane Lohizunen
Lapurdiko inauteriak, flamenkoa eta jazz garaikidea nahasten dira, ikusgarrirako pentsatu duten musika jarraituz. Estilo eta kultur anitzen arteko zubia egin nahi izan du Larraldek. Hiru zatitan banatu du Bodarin. Lapurdiko inauterietan oinarritua da lehena, euskal mitologia eta sorginak jazz garaikideak eramanik. Bigarren zatiak, Andaluziako Amayaren bidaia kontatzen du, eta euskaldunekilako topaketa. Bi kulturen arteko nahasketa: flamenkoa eta euskal dantzak. Eta, hirugarren zatian, argi jokoak, bideoak, dantza aberasteko. Ikusgarriaren bila joan nahi izan baitu Larraldek, ohi duen bezala.
Dokumentuaren akzioak