Dokumentuaren akzioak
Blanca Arrietak "Argh!" aurkeztuko du Sopelan
Urtea bukatu baino lehen bi dantza talde arituko dira sormen-egonaldian: Blanca Arrieta eta Natalia Mongek zuzentzen duen Organik konpainia. Hala, Blanca Arrietak, abenduaren 13an, larunbatean, Argh! lan berria aurkeztuko du. Ikuskizuna 20:00etan izango da, eta sarrera debalde izango da.
Lan honetako koreografia eta zuzendaritza Blanca Arrietak berak egin du. Beste partaideak Pilar Andrés eta Robert Jackson izango dira eta musika Itziar Madariagak jarriko du.
Era berean, igandean, abenduak 14, Lorealde estudioko dantzariek dantza emanaldia eskainiko dute Kurtzion, 18:00etatik aurrera. Royal Academyko diploma banaketa egingo dute.
Dokumentuaren akzioak