Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasturte amaierako Jaialdia Baztartxon

Dokumentuaren akzioak

Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasturte amaierako Jaialdia Baztartxon

2013-14 ikasturterako matrikulazioaren 2. epealdia astelehenean zabalduko da; ekainaren 24tik 28ra egongo da irekia

Ikasturte amaierako jaialdia ospatuko da gaur Baztartxo Antzokian, arratsaldeko 19:00etan, Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik.
Egilea
Joaquin Sodupe
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2013/06/20
Lotura
Diario Vasco

Aurtengoan formatua aldatu egin da. Nerea Goikoetxearen ' Familia kondaira' ipuin musikala antzeztuko da. Ipuinaren kontalaria, bertako musikari ikasle ohia den Iñigo Antsorregi izango da, baita beste bi pertsonaiak ere antzez lanetan parte hartuko dute, Oier Salegi eta Amaia Matxinea.

Esan beharra dago, musika eskolako irakasle guztien artean egindako lana aurkeztuko dela, ekimena berria baita eta guztien partaidetza eskertzekoa dela.

Ekimen honen berezitasuna aipatzekotan, guztien arteko elkarlana dela esan beharra dago. Hau da, adin guztietako gazteek parte har-tzen dute bertan, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere barne direlarik.

Musikariak: orkestra, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan arituko dira ipuin hau, guztien elkarlanaren bidez, apaindu eta girotu ahal izateko.

Bestalde, aipatu datorren ikasturterako lehenengo matrikulazio epea ekainaren 19 amaitu dela. Epealdi honetan matrikulatutako ikasleen instrumentuko ordutegiak ekainaren 26an (datorren asteazkena, 19:00etan) eta ekainaren 27an, (osteguna 11:00etan) banatuko dira.

Teklatua eta Piano taldeentzako behin-behineko ordutegiak ekainaren 27an, 18:30etik 19:30era banatuko dira.

Kontuan izan behar da 2013-14 ikasturterako matrikulazioaren 2.epealdia datorren astelehenean zabalduko dela, ekainaren 24tik 28ra luzatuko da. Idazkaritzako ordutegia; 9:30etik 12:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da.

Bukatu zera aipatuz. ikasturte berriaren hasiera eguna irailaren 5a izango dela.

Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasturte amaierako Jaialdia Baztartxon

Adin guztietako ikasleak entsaiotan jaialdia prestatzen. :: BIZKARGI

Dokumentuaren akzioak