Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko XIX eta XX. mendeko emakumeen jantzien erakusketa prestatu dute, Eulalia Abaituaren argazkietatik abiatuta

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko XIX eta XX. mendeko emakumeen jantzien erakusketa prestatu dute, Eulalia Abaituaren argazkietatik abiatuta

Bizkaiko emakumezkoen janzkera erakusten duten lau jantzi ekoiztu dira eta erakusketan bertan daude ikusgai.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Balmaseda
Mota
Albistea
Data
2024/03/08
Lotura
Gaztezulo

Bizkaiko XIX eta XX. mendeko emakumeen jantzien erakusketa prestatu dute, Eulalia Abaituaren argazkietatik abiatuta

Eulalia Abaitua Bilboko argazkilariaren lana oinarri hartuta, XIX eta XX. mendeen arteko Bizkaiko nekazal zein hiri inguruetako emakumeen jantzien ezaugarrien zehaztasunak azaltzen dira Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan kokatutako Kameratik orratzera erakusketan. Bizkaiko emakumezkoen janzkera erakusten duten lau jantzi ere ekoiztu dira, Agintzari (Basauri), Salbatzaile (Bilbo) eta  Zubitxo (Lezo) dantza taldeetako emakumeek josi dituztenak. Erakusketan Eulalia Abaituaren hogei bat argazki, jantziak eta zenbait osagarri daude ikusgai: buruko zapiak, lepoko zapiak, barruko arropak, txanbra, jakak amantalak eta bestelakoak. Jostun, patroigile eta tindatzaileen lana batuko duen ikus-entzunezko bat ere bada.

Jantziak egiteko erabilitako patroiak batu eta jendearentzat eskuragarri jartzeko asmoa dute. La Encartada Fabrika-Museoan ospakizun formaletarako jantziaren patroiak lortzeko aukera izango da paperezko edizioan, eta gainontzeko hiru jantzienak erakusketa ikusgai egongo den espazioetan aurkeztuko dira.

Jantziez gain, euren atzeko balio eta esanahiak ere badu garrantzia erakusketan. Horretaz gain, joskintzari lotutako herri kulturaren transmisioan dantza taldeek izan duten garrantzia kontuan izanda, "ikerketa eta ekoizpenean emakumeek nagusiki izan duten itzaleko lana balioan jarri eta aitortzen da" Kameratik orratzera proiektuan.

Erakusketa hau ibiltaria da, eta Bilboko Euskal Museoa berregituratze lanetan dagoen bitartean antolatutako ekintzetako bat da.

Dokumentuaren akzioak