Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko dantzei eta dantzariei egin die tartea Bilboko Euskal Museoak
Ekainaren 23ra arte egongo da zabalik eta herrialdeko dantzei buruzko ikuspegi zabala eskaintzen da
Kulturako foru diputatua eta Eus-kal Museoko Patronatuko buru den Josune Ariztondok aurkeztu zuen atzo erakusketa ikusgarria, ekainaren 23ra arte zabalik egongo dena Unamuno plazan dagoen museo aspaldikoan. Ekitaldi berean, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidente Jose Mari Oyarzabalek parte hartu zuen, elkarteko Jon Gaminde eta Jon Pertikarekin batera. Alboan izan zuten, baita, Museoko zuzendaria, Amaia Basterretxea.
Elkartearen eta Museoaren arteko elkarlanaren emaitza da agerketa zabal hau, Ariztondok berak azaldu zuen legez. "Bertan, dantzen eta erabilitako arropa nagusien bitartez, Bizkaiko Lurralde Historikoko dan-tzei buruzko ahalik eta ikuspegirik zabalena eskaini nahi da", zehaztu zuen foru diputatuak. Hala, "figurak eta segizioak, musika-erritmoak, dantzak, eta hori guztiori inguratzen eta identifikarazten duten eszenografiak eta arropak ikusi ahal izango dira erakusketan". Erakusketak atal nagusi bi ditu: Herri dantza eta Erritu dantza, eta aretoetan dantzei buruzko ikus-entzunezko muntaiak ikusi ahal izango dira. Era berean, Iñaki Irigoienek atal berezia izango du erakusketan, Bizkaiko dantzen munduari egin dion ekarpenagatik.
Osagarri gisa, apirila eta ekaina bitartean Dantzarien Biltzarrak hiru emanaldi antolatuko ditu Bilboko Plaza Barrian.
Dokumentuaren akzioak