Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko dantzarien urteroko bilgunea
3.500 dantzari baino gehiago bilduko dira igandean, Bizkaiko Dantzari Eguneko festan
Sondikako futbol zelaia izango da ospakizunen kokaleku geografikoa. Bertan bilduko dira Bizkaiko 75 dantza taldetako ordezkariak eta hauek ikustera gerturatuko den herritar andana. Dantzari gehien ikusiko den unea umeen saioa izango da, 1.200 dantzari txiki agertuko baitira.
Dantzari dantza, agintariena, zortzinangoa, banangoa, launangoa,
Gipuzkoako dantzak, Aintzina pika, Ostalersak, Arku dantza, Txulalai,
Kaixarranka eta Larrain dantza ikusteko aukera egongo da, besteak beste.
Emanaldia 11:30ean hasiko da. 15:00etan lagunarteko herri bazkaria
izango dute guztiek, frontoian. Eguna amaitzeko erromeria prestatu dute,
17:00etan, tren geltokiko aparkalekuan. Luhartz taldeak jarriko du
musika.
BIZKAIKO DANTZARI EGUNA
Non. Sondikako futbol zelaian (Bizkaia).
Noiz. Igandean.
Dokumentuaren akzioak