Aurreko urteetan, 2.000 dantzari inguru batu ohi izan dira Bizkaiko Dantzarien Egunean, baina parte-hartzaileen kopurua aldatu daiteke aurten, pandemiak dantza-taldeetan izan duen eragina dela eta. Nolanahi ere, dantzariek gogotsu helduko diote hitzorduari eta euren egun handia disfrutatuko dute.
Dokumentuaren akzioak
Bizkaiko dantzariak maiatzaren 15ean batuko dira Zamudion
Atsotitzak honela dio: “Bi ezkero, hiru seguru”. Pandemia dela eta, Bizkaiko Dantzarien Eguna bi urtean bertan behera utzi ondoren, aurten maiatzaren 15ean egingo da Zamudion. Hiru Bat dantza taldea anfitrioia izango da eta, azaldu dutenez, gogotsu dabiltza. “Hainbeste denbora itxaron ostean, ia ez dugu sinesten. Ilusio handia dugu. Espero dezagun dena ondo ateratzea eta dantzarien eguna ahalik eta normaltasun handienaz ospatu ahal izatea”.
Dokumentuaren akzioak