Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko Dantzari Egunak 3.500 dantzari elkartuko ditu domekan Lekeition

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantzari Egunak 3.500 dantzari elkartuko ditu domekan Lekeition

74 taldek parte hartuko dute aurten. Domekan [maiatzak 18] 10:30ean hasiko da jaia, eta ez du etenik izango arratsaldera arte. Eskualdetik, Lekeitioko Etorkizuna Dantza Taldeaz gain, Markina-Xemeingo Zerutxu eta Amorotoko Arta Nagusi taldeek parte hartuko dute.
Egilea
Garaia Pagola Urriza
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2025/05/15
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza
Bizkaiko Dantzari Egunaren aurkezpenean, Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea
Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea Bizkaiko Dantzari Egunaren aurkezpenean egon da.Txebi Arriaga
2016ko Bizkaiko Dantzarien Eguna Lekeition.

2016ko Bizkaiko Dantzarien Eguna Lekeition.Txebi Arriaga

Hala, 10:30ean emango diete hasiera egunari, kalejiragaz, eta 11:30ean dantza taldeen ekitaldia egingo dute. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak erabakita, hainbat dantza eskainiko dituzte talde denek aldi berean. Besteak beste, dantzari dantza, Gipuzkoako dantzak, arku dantza, Eltziegoko dantzak, gorulariak, jauziak eta Kaixarranka izango dira dantzatuko dituztenak. Goizko jardunaren ostean bazkaritarako elkartuko dira, eta 16:30ean Luhartz Taldeak erromeria eskainiko du.

Herritarren erantzuna. Egitarauaren antolaketa biltzarraren esku egon bada ere, herriko antolaketa Etorkizuna Dantza Taldekoen eta Lekeitioko Udalaren esku egon da. Hala, hamaika izan dira eguna aurrera ateratzeko lortu dituzte boluntarioak: “Etortzen diren taldeei laguntzeko hainbat boluntario egongo dira. Biltzarrak gutxienez 100 boluntario eskatu zizkigun, eta lortu ditugu. Lehenengo taldeko kideen gurasoei eskatu genien laguntza, eta oso ondo erantzun zuten. Gero, jende gehiago behar genuenez, sare sozialetan zabaldu genuen deialdia, eta hor ere oso ondo erantzun dute herritarrek”.

Halaber, 3.500 dantzari, 74 dantza talde, 100 boluntario eta hamaika ikusle batuko ditu aurtengo Bizkaiko Dantzari Egunak. Etorkizunako kideak gogoz daude eguna heltzeko: “Gogo handia daukagu. Eguraldiaren ikara daukagu, ze, eguraldi txarrarekin gaitza izango litzateke eguna aurrera eroatea. Oraingoz, eguraldi ona dago emanda, eta espero dugu hala izatea. Gogotsu eta ilusionatuta gaude eguna heltzeko”. Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartuko duten denei, izan dantzari, boluntario nahiz ikusle, eta baita udalari ere, eguna aurrera ateratzeko egindako esfortzuarengatik. 

Dokumentuaren akzioak