Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dute Urdulizen domeka honetan

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dute Urdulizen domeka honetan

Egilea
Nahia Martinez Gondra
Komunikabidea
Hiruka
Tokia
Urduliz
Mota
Albistea
Data
2023/05/19
Lotura
Hiruka

69 dantza-taldek parte hartuko dute domeka honetako, hilaren 21eko, Bizkaiko Dantzari Egunean; hala, 3.500 dantzari eta 4.500 lagun baino gehiago bilduko dira Urdulizen. Gorputza berotzen hasteko, goizeko 10:30ean kalejira egingo dute, eta, 11:30ean, dantza taldeen ekitaldia hasiko da Aita Gotzon kalean. Azkenik, Bizkaiko Dantzari Egunari amaiera emateko, Luhartz taldearen erromeria antolatu dute arratsaldeko 16:30ean. 

Domekako ikuskizun handiaren harira Urdulizko alkate Javier Bilbaok eskerrak eman dizkie antolatzaile zein parte hartzaile guztiei: "Pertsona guztien lana eskertu nahiko nuke, dantzariena zein antolatzaileena eta, eskerrak, baita ere, dibertsioaren eta dantzaren inguruan milaka dantzari, haur eta heldu bilduko dituen jai hau posible egiten duten beste ia 100 boluntarioei. Pertsona guztiak animatu nahi ditut bertara hurbiltzera eta Urdulizen paregabea izango den egun honetaz gozatzera”.

Egitaraua

Maiatzak 21, zapatua

  • 10:30ean kalejira.
  • 11:30ean dantza taldeen ekitaldia Aita Gotzon kalean, hurrengo dantzakaz: Dantzari dantza (Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata, Joku Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, eta Txontxongiloa); Gipuzkoako dantzak, (Agurra, Boastitzea eta Makil Txiki; Txiki eta ertainentzako dantzak, Txulalai, Zazpi Jauziak, Zapatain dantza eta Baztango Esku dantza); Barzabal Eltziegoko dantzak (Correcalles, La danza, Cuatro calles, Arbol y Jota); Gorulariak (Domingillo-Arku dantza); Jauziak (Marianak, Grabo eta Larraburu); Kaixarranka; eta Larrain Dantza.
  • 16:30ean erromeria Luhartz taldeagaz.

Dokumentuaren akzioak