Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko dantzak CD formatuan

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko dantzak CD formatuan

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2002/12/07

Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarrak Bizkaiko danta tradizionalak izeneko CD Roma aurkeztu zuen atzo. Dantzariei sasoi berrietara egokitzeko garaia iritsi zaiela-eta, halaxe azaldu zuten konpaktuaren arduradunek egitasmoa. Diskoak Bizkaiko dantzen gaineko informazio zehatza dakar, eta, testuen bidez azaldurikoa erabiltzaileari ulergarriagoa egin dakion, dantza eredu bakoitza argazkien bidez irudikaturik dago. Era berean, erabili ohi diren jantzien, musika tresnen zein doinuen partiturak bildu ditu lanak.Euskal herritarrei ez ezik, dantza tradizionaletan interesaturik dauden guztiei zuzendurik dago diskoa. Hain zuzen, testuak eta argibideak lau hizkuntzatan jaso dituzte: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Dokumentuaren akzioak