Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko Dantza-Etxean, zubiak eraiki nahian

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantza-Etxean, zubiak eraiki nahian

Dantzabiz- Bizkaiko Dantza-Etxeak publiko berria sentsibilizatzeko 2015eko programak abiatu ditu. Ekimenetan parte hartzeko epea apirilaren 17an amaituko da.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2015/03/25
Lotura
Nontzeberri

Aurten hiru programa egongo dira: Eskolak Dantzara!, Dantza Eskolara! eta Familiak Dantzara!

Sentsibilizazio lanetan antzemandako hutsuneari erantzuna emanez, ikastetxeetan dantzaren presentzia sustatzeko proiektua bultzatuko da. Proiektua, eskola ibilbide osoan hainbat adinetako ikasleen, dantza sortzaileen eta konpainien artean zubiak eraikitzean datza.

Beste aldetik, Bizkaiko erakusketa-areto eta antzoki sareetan programatutako dantza ekitaldietara ikasleak joan daitezen sustatzeko proiektua bultzatzen du entitate honek.

Eta azkenik, dantza lengoaiaren ezaguketa eremu familiarrean kultur-aisia suspertzen duen tailer bat ere sustatu nahi du.

Hiru zutabe hauetan oinarritzen dira Eskolak Dantzara!, Dantza Eskolara! eta Familiak Dantzara! programak.

Interesaturik egonez gero, hemen duzue informazio gehigarria.

Bizkaiko Dantza-Etxean, zubiak eraiki nahian

Dokumentuaren akzioak