Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko Dantza Etxeak hezkuntza programara proposamenak aurkezteko epea ireki du

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Dantza Etxeak hezkuntza programara proposamenak aurkezteko epea ireki du

DantzaBizek garatzen duen jarduteko esparru nagusienetakoa dantzaren ikusle eta zale berriak sustatzea eta horiek sentiberaztea da
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Bilbao
Mota
Albistea
Data
2016/06/07
Lotura
El Correo

Bizkaiko Foru Aldundiaren DantzaBiz Bizkaiko Dantza Etxeak 'Dantza Eskolara', 'Eskolak Dantzara' eta 'Familiak Dantzara' hezkuntza programetara proposamenak aurkezteko epea zabaldu du. DantzaBizek garatzen duen jarduteko esparru nagusienetakoa dantzaren ikusle eta zale berriak sustatzea eta horiek sentiberaztea da, foru erakundeko arduradunek jakinarazi dutenez.

Horrela, dantzaren sektoreko konpainiek, sortzaileek eta beste eragile batzuek aipaturiko hiru ekimenetarako egindako proposamenak ekainaren 18ra arte jaso ahal izango dira, arratsaldeko 14.00ak arte. Hautatuko diren proiektuak irailetik abendura arte garatu beharko dira.

'Dantza Eskolara' programak dantzaren presentzia sustatu nahi du ikastetxeetan. Halaber, zubiak ezarri nahi ditu dantza konpainien eta sortzaileen eta adin guztietako ikasleen artean. Proposamenak aztertu ondoren 2.500 euroko (BEZ kanpo) laguntza jasoko duten hiru proiektuak hautatuko dira. Gaur egun, DantzaBizek dantzaren arloan sentiberatzeko programa honetan parte hartzeko interesa duten 12 bat ikastetxe ditu identifikatuta lurralde osoan.

Bestalde, kontsumo kulturalaren arloko ohiturak hezi eta bideratu egiten direla jakitun, foru erakundeak 'Familiak Dantzara' tailerrak ere bultzatzen ditu, familiaren eremuan dantzaren ezagutza eta dantzaren aldeko zaletasuna garatzeko. Jasotako proposamenetatik proiektu bat hautatuko da eta 1.500 euroko (BEZ gabe) munta eskainiko zaio; proiektu hori gutxienez bi talde desberdinekin garatu beharko da.

'Eskolak dantzara'

Azkenik, 'Eskolak Dantzara' proiektuak Bizkaiko eskola-umeek lurraldeko antzoki eta erakusketa aretoen sarean programatzen diren ikuskizun guztietara joatea sustatzen du, horrela erakusketak eta ikuskizunak egiten diren espazioetara hurbilduz. Halaber, ume horiei dantzaren lengoaiak interpretatzeko erreminta eta bitarteko didaktikoak zuzkitu nahi zaizkie.

Jasoko diren poposamenak aztertu ondoren praktikara eramateko proiektu bat hautatuko da, eta 7.284 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua izango du. Ekimen hau garatzeko DantzaBizek parte hartzeko interesa duten Bizkaiko 12 ikastetxeren lankidetza du.

Informazio gehiago jasotzeko eta interesdunek oinarriak hartzeko harremanetan jartzeko bi bide daude: info@dantzabiz.bizkaia.eus posta elektronikora idaztea edo 946 009 066 telefono zenbakira deitzea.

Dantzabiz.

Dantzabiz. / Facebook

Dokumentuaren akzioak