Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Bizkaia' emanaldia, hilaren 25ean

Dokumentuaren akzioak

'Bizkaia' emanaldia, hilaren 25ean

Komunikabidea
Maxixatzen
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2017/11/16
Lotura
Maxixatzen

Hurrengo zapatuan, hilak 25, Azkoitiko Musika Bandak, Iraurgi Abesbatzak eta Sahatsa Dantza Taldeak "Bizkaia" emanaldia eskainiko dute. Baztartxo aretoan izango da 18:00etan, eta sarrera doan da.

'BIZKAIA' izango da aurtengo San Andres jaien barne azaroaren 25ean, 18:00etan, estrainekoz taularatuko den ikuskizun berria. Ordubete eskas iraungo duen ikuskizuna, Iraurgi abesbatzak, Azkoitiko musika bandak eta Sahatsa dantza taldeak elkarlanean osatua izan da.

Pablo Sorozabalen lanak eta gaiarengatik edo erritmoengatik nolabaiteko lotura duten Jesus Guridi musikari handiarenak, doinu eta abesti herrikoiak eta Benito Lertxundiren doinu eta abesti kontenporaneoagokoek gozatzen duten ikusgarria da gozagai. Mendez-mende iraun duten dantza tradizionalez gain, ikusizunean zehar taula gainean sortuko diren musika tresnen eta ahotsen doinuei, sortu berri diren landutako koreografiek gozatuko dute irudia.

Hasiera hunkigarri eta bukaera polita dituen ikuskizuna da 'BIZKAIA'.

'Bizkaia' emanaldia, hilaren 25ean

Dokumentuaren akzioak