Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Bizitzaren alderdi ilunagoei, itzalei eta minei espazio eta denbora bat eskaini nahi nien»

Dokumentuaren akzioak

«Bizitzaren alderdi ilunagoei, itzalei eta minei espazio eta denbora bat eskaini nahi nien»

Dolu prozesu baten ondorioz hasi zen Argilunak proiektua gauzatzen duela 9 urte Garazi Egiguren Dantzari Tolosarra. Maiatzaren 16 eta 17an Leioako Umore Azokan estreinatuko du lana eta Bigarren Kafean izan da sormen prozesuaren eta prozesu horren emaitzaren inguruan aritzeko.
Egilea
Bigarren Kafea
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2025/05/13
Lotura
Naiz

«Gaur egun gizarteak hainbeste eskatzen digun argitasun, distira, ongi egote horren kontran edo horri kontrajarriz, bizitzaren alderdi ilunagoei, itzalei, minei espazio-denbora bat eskaintzea» zuen helburu, eta horren emaitza da Argilunak lana. Dantza sortzailearen hizkuntza nagusi izanda ere, bideosorkuntza, musika eta off ahotsa dantza berarekin uztartuko dituen diziplina anitzeko lana dakar Garazi Egigurenek. 

«Lana estreinatzeko ordua heldu da eta bada iritsiera bat eta aldi berean hasiera bat. Eta hori ere oso konektatuta dago Argilunakek daukan kontakizun horrekin. Nola etengabeko amaiera-hasiera prozesutan bizi garen. Eta kasu honetan ere horrelaxe bizitzen ari naiz. Oso hausnartutako erabaki bat izan da», aitortu du Egigurenek.

Ez du beldurtzen horrelako gai intimoa kalera eramateak: «normalean hain gai intimoak, galerei, doluari, minari lotutakoak, beti kostatzen zaizkigu, eta izatekotan, etxeko intimitatean, zona seguru horietan edo elkarbanatzen ditugu, baina iruditzen zitzaigun erronka bat izan zitekeela horiek plazan tratatzea, gai hauek denak zeharkatzen gaituzten gaiak izanda»

Dokumentuaren akzioak