Dokumentuaren akzioak
Bizitzako hainbat kolapso adierazteko obra
Egileen hitzetan, “Kolapso ikuskizun honetan olerkia, musika eta dantza nahasten ditugu gure emozio eta bizitzako hainbat kolapso adierazteko. Gure jokoak hiper-errealismoaren eta zentzugabetasunaren artean kokatzen ditugu bidaia hau egiterako garaian. Bakoitzak bere arlotik emozio eta ikuspuntu desberdin bat eskaintzen du, denon artean adierazpen mugak puskatuz eta gure Kolapsoa partekatuz”.
Proposamenaren oinarriak, orain eta hemen egoerarekin lan egitea eta egitaraua puskatzea dira, inprobisazioa bilatuz, “performancearen, olerkiaren eta zentzugabetasunaren artean dagoen jolas bat da”.
Taula gainean, Joseba Roldan (idazlea, aktorea), Iñaki Santos (musikaria, aktorea), Ebi Soria (musikaria, aktorea) eta Sofie Dubs (dantzaria, aktorea) biltzen dira.
Horretaz gain, esan behar da, apirilaren 12an, hurrengo ZIZT! emanaldia izango dela. Duela urtebete, Metrokoadroka kolektiboak eskaini zuen sortze prozesuan zegoen Salto pieza; hori ere ZIZT! barruan. Oraingo honetan, emanaldia osorik eta amaituta ikusteko aukera eskainiko dute, Niessenen egingo den emanaldi berezian.
Dokumentuaren akzioak