Izaskun Forcada Pascualek Mundu berri bat guztiontzat proiektuko lehen diskako abesti guztien koreografiak sortu ditu eta elkarteetako lagunekin batera dantzatu. Grabaketetan, Amassorrain ikastolako 6.mailako haurrek ere parte hartu zuten Gehitu, Ulertuz, Seaskako Integrazio batzordea eta Bizipozaren abestietan elkarteetako kideen ordezkari gisa. Dantza hauek banaka, taldean zein familian dantzatu daitezke eta bakoitzaren gaitasunen arabera moldatu. Datozen bi urteetan, hurrengo bi disketako abestien koreografiak sortuko ditu Izaskunek.
Ondorengo elkarteen koreografiak sortu ditu Izaskun Forcada Pascual koreografoak: Oporrak Bakean, Aspanogi eta Aspanovas elkarteak, Hiru Hamabi elkartea, Gehitu elkartea, Bihotzez elkartea, Biak Bat elkartea, Aspanif elkartea, Seaskako integrazio batzordea, Ulertuz elkartea, Kale Dor Kayiko elkartea, Joxe Mari Auzmendiren omenez sortutako kantuarekin sortutako koreografia, Bizipoza elkartea.
Aspanogi Elkarteko Inhar Arrilagak ere hartu du hitza bere esperientzia propioaz eta abestiak eta dantzak suposatu diona adieraziz.
Informazio gehiago:
Oinkariren Koreografiak: https://bizipoza.eus/oinkarirekin-bizipoztu-dantzan/
Izaskun Forkada: https://bizipoza.eus/bizipozarekin-mundu-berri-bat-guztiontzat-dantzan/
Jardueren atala : https://bizipozaeskola.eus/jarduerak/
Elkarteen atala: https://bizipozaeskola.eus/elkarteak-bidelagun/