Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizikleta klasikoak eta dantzak atzo, herri kirolen jaialdia gaur Oikian

Dokumentuaren akzioak

Bizikleta klasikoak eta dantzak atzo, herri kirolen jaialdia gaur Oikian

Bizikleta klasikoen erakustaldia, herri bazkaria eta bertako baserrietan egindako sagardo dastatzea izan zuten atzo Oikian, Eire Salegiren argazki hauetan ikus dezakezuen bezala. Festak gaur amaituko dira.
Komunikabidea
Baleike
Mota
Albistea
Data
2016/08/28
Lotura
Baleike

Gauerdian jaurtikiko diren su artifizialen saioarekin amaituko dira gaur aurten San Bartolome jaiak Oikian. San Agustin eguna ospatzen dute gaur eta herri kirolen saioa izango dute arratsalde parean.

18:00etan hasiko da harrijasotzaileen eta aizkolarien jaialdia. Inaxio Perurena, Fausto Mugertza eta Jexux Mari Mujika arituko dira lanean. Ondoren, idi dema erakustaldia izango da Altuna eta Etxetxoren idi parearekin. 

Eguna amaitzeko, Obaneuke taldearen erromeria izango da 22:00etan eta Eskubeltz pirotekniaren saioa gauerdian.

Dokumentuaren akzioak