Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Birala egin da Aguraingo dantza talde batek Eusko Legebiltzarrean egindako koreografia

Dokumentuaren akzioak

Birala egin da Aguraingo dantza talde batek Eusko Legebiltzarrean egindako koreografia

Dardara Gune taldeak Tiktoken jarritako bideoak ia milioi bat ikustaldi ditu. Joan den ostiralean egin zuten dantza, legebiltzarraren 43. urteurrenean.
Egilea
Paulo Ostolaza
Komunikabidea
Berria
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2023/03/27
Lotura
Berria

Dardara Guneko dantzariak Eusko Legebiltzarrean dantzan, pasa den ostiralean.

Dardara Guneko dantzariak Eusko Legebiltzarrean dantzan, pasa den ostiralean. Dardara Gune

 

Arrazoi bategatik edo besteagatik, birala bihurtu da Dardara Gune dantza taldeak ostiralean argitaratutako bideo bat: Tiktoken ia milioi bat ikustaldi ditu jada. Han, Aguraingoak (Araba) Gasteizko legebiltzarkideen aurrean Rauw Alejandroren Ron Cola abestia dantzatzen ageri dira, Eusko Legebiltzarraren 43. urteurrenean.

Dardara Gunekoen dantza ez zen izan Eusko Legebiltzarrean ostiralean egin zuten bakarra. Ekitaldi sorta bat antolatu zuten egun horretarako, eta hainbatek zuten zerikusia dantzarekin.

Tiktoken era guztietako erreakzioak eragin ditu bideoak. Grazia egin die batzuei, legebiltzarra horretarako lekua ez dela salatu dute beste batzuek, eta gehienak, besterik gabe, bideoan ikusi dutenarekin harrituta geratu dira.

Agurainen joan den azaroan irekitako akademia bat da Dardara Gune, eta 150 ikasle inguru ditu, adin guztietakoak.

Dokumentuaren akzioak