Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Biraka Dantza Taldeko kideak 'Ai Amatxo!!' musikalean izango dira

Dokumentuaren akzioak

Biraka Dantza Taldeko kideak 'Ai Amatxo!!' musikalean izango dira

Ekintza ABBA taldeko 'Mamma Mia!!' musikalean oinarrituta dago

Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2012/02/15
Lotura
Diario Vasco
Birakako 18 kide izango dira parte hartuko dutenak eta 'Mamma Mia!' edo 'Waterloo' abestiak dan-tzatuko dituzte, hau da talde suediarraren lanak. Josu Mujikaren koreografiak «alaitasun eta kolorez» beteta daude. Debako dantzariez gain 130 musikari eta Bergarako Aritzeta abesbatzeko kideak ere izango dira taula gainean.
Biraka dantza taldekoek badute esperientzia horrelako ikuskizunetan, azkeneko bi urtetan 'Olen-tzero & Co.' musikalarekin Euskal Herriko eszenatoki ezberdinetan dantzan ibili baitira. Orain euren onena emango dute 'Ai Ama!!' ikuskizunean.
Bergarako Udal Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak antolatu dute ekintza hau. 25 urte dira herri horretan Inauterietan kontzertu tematikoa prestatzen dutela, eta aurten zerbait berezia egitea erabaki da. 'Mamma Mia!' musikalean pentsatu zuten eta handik 'Ai Amatxo!!' ekintza atera da.

Dokumentuaren akzioak