Dokumentuaren akzioak
Biraka Barra ikuskizuna plazaratu du Biraka dantza taldeak
Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko 210 dantzari eta beste horrenbeste ikusle batu dira gaur plazan Biraka dantza taldeak Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako Biraka Barra ikuskizunean.
Barran egiten diren ariketak askoz gehiago diren arren, adin guztietako dantzariek zortzi ariketa egin dituzte jendaurrean klaseetan egiten dituzten ariketak erakusteko. Aldenik alden hartu dute plaza, eta barra gisa erabili dituzten barandekin egin dituzte Biraka Barra saioko ariketak.
Dantzaldiaren hasieran Sue Jin Kang Koreako Balleteko zuzendariak idatzi duen 2022eko Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua irakurri dute.
ARGAZKI-BILDUMA: Biraka Barra ikuskizuna
Dokumentuaren akzioak