Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bira berri bat ari da antolatzen Patxi Perez dantzaria Argentinako euskal etxeetan tailerrak emateko

Dokumentuaren akzioak

Bira berri bat ari da antolatzen Patxi Perez dantzaria Argentinako euskal etxeetan tailerrak emateko

Bira urriaren 14an hasiko da Buenos Airesen eta Argentinako hainbat tokitaraino eramango ditu Patxi Perez eta bere musikariak. Ikastaro batzuk baieztatuta daude jadanik, hala nola, Buenos Aires, Corpus Christi eta Necochean egingo den Euskal Aste Nazionalekoak. Ibilbidea, hala ere, osatzen ari da. Beraz, tailer horietako bat zure euskal etxera ekarri nahi baduzu, jarraian azalduko dizugu nola.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Buenos Aires, Argentina
Mota
Albistea
Data
2016/06/07
Lotura
Euskalkultura.com

2015eko esperientziari jarraipena emateko beste bira bat egingo du dantzari eta txistulari euskaldunak Argentinan. Patxi Perezek berak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “aurrekoan euskal etxe ugaritan aritu nintzen, batez ere Argentina hegoaldean. Baina itzultzeko gogoz joan nintzen; Euskal Astean parte hartzeko eta iparraldeko euskal etxeak bisitatu ahal izateko”.

Eta bere ametsa beteko du aurten Patxi Perez-ek, EKE-Euskal Kultur Erakundeak emandako laguntzari esker. Izan ere, bidaiaren erdia ordaindu du Iparraldeko Erakundeak. Buenos Airesen hasiko den birak, Misiones probintziako Corpus Christira eta Necocheako Euskal Astera eramango du dantza irakaslea. Baina data horien artean, “hutsune” batzuk izango ditu Perezek eta prest dago nahi duten euskal etxeetara iristeko, dantza eskolak eskaintzera.

Baieztatuta dauden emanaldiei dagokienez:

-Urriaren 14 eta 15ean, Eusko Kultur Etxean, Dantza Piko oinarrizko tailerra
-Urriaren 15ean, Dantza Piko oinarrizko tailerra Llavallolgo Euskal Echea Eskolaren Euskal Jaian
-Urriaren 22 eta 23an, Corpus Christiko Euskal Etxean, plaza dantza tailerra komunitateari begira

Azaroaren 2an, Patxi Perezekin batera aritzen diren musikariak argentinaratuko dira eta egun horretatik aurrera konpainia osoak egingo ditu saioak:

-Azaroaren 5ean, Buenos Airesen: emanaldia (lekua, baieztatzeke) eta erromeria Eusko Kultur Etxean
-Azaroaren 9an, Dantza Piko Tailerra eta irakasleei begira ikastaroa Jorge Donn Dantza Eskolan
-Azaroaren 11 eta 12an, Necocheako Euskal Astean
-Azaroaren 19an, Barilochen edo San Martin de los Andesen (baieztatzeke)

Egitaraua horrela, Misionesetik Buenos Airesera jaistean, bidean kokatuta dauden euskal etxeak bisitatu ahal ditu Perezek tailerrak antolatzeko. Gauza bera gertatuko da Euskal Aste Nazionala bukatu eta gero, Necocheatik Barilocherako bidean. Interesa dutenek Aitor Alavaren jarri behar dute kontaktuan, alava.aitor@gmail.com helbide elektronikoan.

Eskaera eta gonbitea

Eskaintzarekin batera, bi eskaera ere badituzte Patxik eta bere musikariek. Alde batetik, eta kontzertuekin lotuta, gitarra eta bateriaren danborra behar dituzte, ezin baitituzte hegazkinean ekarri. Eskertuko lukete, beraz, Argentinan norbaitek utziko balizkie. Zein motako gitarra eta danborra diren jakiteko Patekin jarri behar da kontaktuan: patmaribel@orange.fr helbidean.

Bestetik, Patxirekin batera jotzen duen Jimmy Arrabit bere txirrinduarekin etorriko da Argentinara eta bere asmoa Buenos Airestik Necocheara bizikletaz joatea da. Horretarako, gustatuko litzaioke aholkuak eta informazioa jasotzea. Eta nola ez, berarekin joan nahi duen edonor gonbidatuta dago. Bere helbide elektronikoa, ochosiri@yahoo.fr.

Patxi Perezek Buenos Airesko Avellaneda Parkean 2015ean egindako saioa

Patxi Perezek Buenos Airesko Avellaneda Parkean 2015ean egindako saioa

Dokumentuaren akzioak