Dokumentuaren akzioak
Biodantza ezagutzeko aukera
Mentxu Arjonillak biodantza saioa eskainiko du ostegunean, 19:00etan, Urretxun. Ikastolan izango da, 19:00etatik 21:00etara. Saioa doan izango da. Helburua biodantzaren onurak ezagutzera ematea da. Arjonillak 10 urte baino gehiago daramatza biodantza munduan. Doaneko saio honetan parte hartu nahi dutenek 626 661 292 zenbakira deitu behar dute izena emateko.
Biodantza norbanakoaren garapenerako teknika bat da. Musika eta mugimendua erabiltzen da. Adin guztietako pertsonek egin dezakete. 1960ko hamarkadan sortu zuen Rolando Toro Araneda psikologo eta antropologo txiletarrak.
Dokumentuaren akzioak