Dokumentuaren akzioak
Bilboko plazetan erromeriak egingo dituzte zazpi dantza taldek
Gaztedi dantza taldeak 60. urtemuga ospatuko du, Ibon Koteron, Jon Maia eta beste batzuen eskola bereziak eskainiz
Santutxuko Gaztedi dantzari taldeak 60. urtemuga ospatuko du. Eta,
ohikoak dituen erromeriak egiteaz gain, eskola bereziak eskainiko ditu
zenbait adituren eskutik, Begoñako auzo etxean. Ibon Koteron musikariak
(ostiral honetan), Natxo Montero dantzariak (larunbatean), Kepa Junkera
musikariak (martxoaren 25ean) eta Jon Maia dantzariak (martxoaren 26an)
emango dituzte eskola horiek, besteak beste.
Horretaz gain, 300
dantzari bilduko dituen ikuskizuna prestatzen ari da Gaztedi, Udalarekin
elkarlanean. Uztail hasieran emateko asmoa dute, Kalealdia jaialdiaren
barruan.
Dokumentuaren akzioak