Horrela, Bilboko Udalak herritar guztiei eta, bereziki, dantzariei, Euskadiko jantzi tradizioanalak janzteko, abarkak lotzeko, zapia edo txapela buruan jartzeko eta dantza sozial honetan parte hartzeko deia egiten die, “Zatoz zure jantziarekin!” lelopean.
Euskadin errotuen dagoen dantzetako bat da, kalejirak, fandangoa, jotak, balsak, edo bolerak batzen ditu, katean edo bikoteka egiten da, eta zirkulu irekian gauzatzen da, eguzkiaren noranzkoan; hau da, erlojuaren orratzen kontra.
DANTZAK, ASTE NAGUSIKO ARRATSALDE GUZTIETAN
Aste Nagusiko arratsaldeak dantzatzeko dira. 19:00etatik aurrera, Bizkaiko hainbat lekutatik etorritako erromeriak eta emanaldiak izango dira Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik.
- Martitzena 23, Gaztedi (Santutxu).
- Eguaztena 24, Salbatzaile (Castaños).
- Eguena 25, Alkartasuna (Bermeo).
- Barikua 26, Urdaibai (Forua).
- Zapatua 27, Mikel Deuna (Iurreta).
- Domeka 28, Beti Jai Alai (Basurtu)
BESTE EKITALDI BATZUK
Aste Nagusia musika eta ekitaldiz bete izango da. Plaza Barrian bertan abuztuaren 20an, larunbatean, hasi eta 27ra, larunbatera, 23:30etik aurrera, Euskadi, Galizia, Afrika, Ukraina edo Kubako artistek dantzan eta dardaraz jarriko dituzte kultura anitzeko erritmoekin gozatu eta ondo pasatu gura dutenak.
- Larunbata 20: XXIX BILBO REGGAE SPLASH 2022: DUBBY AMBASSAH-RI TRIBUTUA
- Igandea 21: VALÉRIE EKOUMÉ
- Astelehena 22: PATÁX
- Asteartea 23: LUAR NA LUBRE
- Asteazkena 24: HUDAKI VILLAGE BAND
- Osteguna 25: JEREZ DE LA MORENA
- Ostirala 26: EÑAUT ELORRIETA
- Larunbata 27: ALAIN PÉREZ ETA LA ORQUESTA