Dokumentuaren akzioak
Bilboko Kalealdia, nazioartekoa eta diziplina ugarikoa
Uztailaren 2tik 6ra, Euskal Herriko zein atzerriko 20 konpainia bilduko dira Bilboko kaleetan
Hamaika ikuskizun
Guztira hainbat generotako 39 ikuskizun izango dira Bilboko kaleetan bost egun horietan: musika, dantza garaikidea, kaleko antzerkia, egitura mugikorrak edo zirkuko diziplinekin egindako fusioa, klown-a, eskujokoak, akrobaziak, txotxongiloak eta abar.
Bilbora bilduko diren konpainien artean antolatzaileek honako hauek nabarmendu dituzte: Xarxa Teatre valentziarrak; Subliminati Corporation eta Systeme Paprika frantsesak; Zanguango Teatro arabarrak; Ouch entertainment et zirk theatre co-production belgikarrak eta Compañia de Circo EIA katalanak. Haiekin batera, ATX Teatroa, Deabru Beltzak, Hortzmuga eta Turukutupa Euskal Herriko konpainien parte hartzea azpimarratu nahi izan dute.
Tailerrak eta ikastaroak
Kaleko ikuskizunez gain, aurtengo Kalealdiak berrikuntza bat dakar. Hiru tailer eta ikastaro izango dira egun horietan. Alde batetik, zirkuko profesionalentzako bi ikastaro egongo dira: bata, Mikel Aialak zuzendutako esku jokoen ikastaroa, eta, bestea, Koblakariren eskutik, gorputzaren eta objektuen manipulazioaren ingurukoa. Harrobian eta Zirkotzaurren egingo diren ikastaro horiek doakoak izango badira ere, aurrez izena eman beharra dago. Bestalde, publiko guztiei zuzendutako sorkuntza tailer ireki bat ere izango da, uztailaren 6an Plaza Berrian egingo da eta ez da aurretik izena eman beharko.
XIV. Kalealdiko ikuskizun zein tailerretako informazio guztia www.bilbokokalealdia.com web orrian eskura jarri dute.
Dokumentuaren akzioak