Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak maskarada osoa aurkeztuko du asteburuan Xiberoan

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak maskarada osoa aurkeztuko du asteburuan Xiberoan

Larunbatean Zalgizen Bilboko talde batek maskarada osoa plazaratuko du. Hiriko auzoa den Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik helduko da, momentu historiko hau, izan ere lehen aldia izanen da Hego Euskal Herriko talde batek maskarada osoa aurkeztuko duena jatorri duen lurraldean. Santutxuko taldeak duela 20 urte hasi zen maskarada osoa plazaratzeari, goizeko barrikadak eta arratsaldeko ofizioak barne. Aurtengo aurkezpena egin zutelarik, otsailaren 22ean, Zalgize eta Iruriko dantzariak (aurtengo Xiberoako Maskaraden antzezleak) Bilboko maskarada ikustera joan ziren eta hurrengo astean gutun bitartez Xiberoan maskarada plazaratzeko gonbita luzatu zieten. Santutxuko taldeko kideek sentitzen duten "ohorea eta errespontsabilitatea" handia dela adierazi dute: "Gure ametsik politenetan ere ezin genuen imaginatu horrelako oparirik".
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2014/06/27
Lotura
Kazeta.info

 Zalgizeko besten baitan Bilboko Santutxu auzoko dantza taldea gomitatu dute haien maskarada eman dezaten.

Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak gomita ohore handia dela adierazi du: "Santutxura etorri ziren, gu jakin gabe, Zalgize eta Iruriko dantzariak eta gurea, berea sentitu omen zuten, hurrengo astean jaso bait genuen, guretzako ohore handienetakoa izan daitekeen gonbitea: Xiberoan, Maskaraden herrian, maskarada plazaratzeko gonbitea".

Larunbateko antzezpenak suposatzen duen "ohorea eta erresponsabilitate ikaragarria" nabarmendu dute bilbotarrek. "Hegoaldeko lehenak izango garelako, beraiena den gauza bat beraien aurrean egiten, baina batez ere, gure lanarekiko duten harrotasuna eta errekonozimendua helarazi digutelako eta hori zama da, baina baita ere, egiten dugun lanari bultzada ikaragarria".

Informazio gehiago eta Gaztedi Dantzari Taldearen kontakizun osoa irakurgai Dantzan.com webgunean.

http://www.kazeta.info/uploads/2014/06/46663040-2f02-4810-99a8-0ea6aabe6e4a.jpg 
Gaztediren maskaradak Bilbon martxoan. Argazkia Oier ARAOLAZA.

Dokumentuaren akzioak