Aurreko edizioak izandako arrakasta kontuan izanda, bueltan da 'Bilboko Dantzaguneak Kalera' programa. Aurtengoa ekimen honen hirugarren edizioa izango da. Ohi bezala, uriko Gas Plazan egingo da. Sarrera erabat doakoa izango da publiko guztiarentzat. Ekitaldiak datorren larunbatean arratsaldean, ekainak 3, hasiko dira, eta igandeko eguerdira arte iraungo dute.
Programa honen helburua dantza akademien lana ikusaraztea da, baita Udalaren apustu bat ere, irakasleei eta ikasleei babesa emateko, haien urte osoko lanaren fruituak Bilboko bizilagunekin partekatzeko eta baleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya edota saltsa bezalako diziplinak programazioan bateratzeko.
“Bilboko Dantzaguneak Kalera!” ekimenean, hiriko hamabost dantza eskolek parte hartuko dute.
Larunbatean, ekainaren 3an, 12:00etatik aurrera hasiko da hurrengo zentroekin batera: Escuela de Danza Igor Yebra, Ballets Olaeta, Danza María Fernanda, Arte 8 eta Escuela de Danza Miriam.
Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz, Dena Bilbao, Escuela de Ballet Tamara Blanco, Escuela de Ballet Roser Carres eta Escuela de Danza Sara Etxebarriko ikasleak taularatuko dira.
“Bilboko Dantzaguneak Kalera”-k, ekainaren 4an, igandean, 12:00etatik aurrera jarraituko du Escuela de Ballet Eva, Bilbao Baila Dantza Eskola, Estudio de Ballet Saioa Ibañez Romero, All Dance, eta Dantzertirekin.
Horrez gain, Zorrotzako Azoka parkeak 'Clown Zorrotza' jaialdia jasoko du egun bi horietan, larunbatean eta igandean.