Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilboko dantza taldeek omenaldia jaso dute Euskararen Nazioarteko Egunean

Dokumentuaren akzioak

Bilboko dantza taldeek omenaldia jaso dute Euskararen Nazioarteko Egunean

Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2024/12/04
Lotura
Uriola

Bilboko dantza taldeek omenaldia jaso dute Euskararen Nazioarteko Egunean

Gaztedi-Santutxu (1951), Bihotz Alai-Deustu (1958), Arraizpeko Gazteak-Errekalde (1961), Irutasun-Altamira (1967), Beti Jai Alai-Basurtu (1968), Batasuna Arraizbide-Errekalde (1972), Salbatzaile-Castaños (1978), Goi Herri-San Inazio (1978), Mikeldi-Deustu (1979) eta Ibai arte-Zorrotza dantza taldeek jaso dute oparia.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Eider Inunciaga Euskarako zinegotziarekin eta udal-korporazioko beste ordezkari batzuekin batera, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, atzo egindako ekitaldian Bilboko dantza taldeak omendu zituen. Haien konpromisoa azpimarratu zuen marka bilbotarra duen dantzaren bidez euskara normalizatzen eta bultzatzen lagundu dutelako, eta kultura euskalduna benetan transmititzen dutelako.

Hizkuntza bizirik jarraitzeko dantza taldeen ekarpena funtsezkoa izan dela nabarmendu zuen alkateak: “bereziki baloratzen dugu egin duten zabalkunde-lana, batez ere aldi historikoetan eta oso zailetan egindakoa”.

Juan Mari Aburtok gogoratu du zentsura eta debekuak nagusi zirenean, Bilboko dantza taldeek zalantzarik gabe eman zutela euskal kultura ezkutuan eta agerian biziberritzeko aukera. “Etsaiari aurre egiteko bat egin zuten, bere hizkuntza eta adierazpen tradizional eta sortzaile gehienak erabiltzea mugatuta zituen herriaren kohesio soziala eta arima bultzatuz”, gehitu zuen.

Dokumentuaren akzioak