Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilboko Areatzak Larrain Dantzaren topaketa jasoko du larubatean

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Areatzak Larrain Dantzaren topaketa jasoko du larubatean

Topaketa ikusentzule guztien partaidetzara zabalik egongo da – arratsaldeko 20:00etatik aurrera–, eta 2011n Bilboko Kalealdiaren barruan hitzordu hau inauguratu zuen Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuko du

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak ‘Dantza Plazetan' ekimena inauguratu zuen joan den urtarrilean. Bilbon tradizio gehien duen kultur programetako bat da, eta bere helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, hiriko plazetan eta kaleetan erromeria herrikoiak, dantza erakustaldiak eta kalejirak antolatuz.
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbao
Mota
Albistea
Data
2015/06/11
Lotura
Deia

Bosgarren urtez jarraian, larunbatean, ekainaren 13an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Gaztedi taldeak dinamizatuko duen Bilboko Larrain Dantza topaketa tradizionalaren edizio berria ospatuko da. Taldea izan zen herri ekimen hori 2011n martxan jarri zuena, Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan.

Larrain Dantza, Euskal Dantza Nazional gisa hartzen da 1978an Iruñean ospatutako Dantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da. Izan ere, dantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak elkartzen dituena, dantza mistoa eta bikoteka egitekoa, erraza, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar dantzatzeko.

DANTZA ERREZA

Kateak, fandangoak, baltsak, jota zaharrak, bolerak eta kalejirak osatutako larrain dantza, dantzak eta gizarte harremanak lantzen duten 14 minutuko ekimena da. Horrela, iazko edizioan Gaztedi Dantzari Taldeak bultzatu zuen ideia nagusia, Larrain dantzarekin hasi eta amaituko zen erromeria handian ehunka pertsona elkartzea izan zen. Horrela, 2014an, ehunka dantzari izan ziren Bilbon inoiz ezagutu den Larrain dantza jendetsuenean. Larunbatean gauza bera errepikatu nahi da Plaza Berrian.

Aurtengo ediziorako, Gaztedi Dantzari Taldeak Adiskideak fanfarrearen laguntza izango du berriro. Fanfarreak, Gaztedi taldeko gaita jotzailearekin batera, erromeriari hasiera eta amaiera emango dion Larrain Dantza joko du.

Ekimen honen helburua, Plaza Barria euskal folklorearen jaia bilakatzea da, bertako biztanleak, eta baita hirira bisitan datozenak ere, euskal kulturan hain sustraituta dagoen dantza hau dantzatzera hurbil daitezkeen gune bilakatzea. Hori dela eta, Kultura eta Hezkuntza Sailetik eta Gaztedi Dantzari Taldetik deia egin zaie Bizkaia osoko dantzari eta zaleei, umeei, gazteei eta nagusiei, erromeria jendetsu honetan parte har dezaten

2014an, ehunka dantzari bildu ziren Larrain Dantzaren topaketa

2014an, ehunka dantzari bildu ziren Larrain Dantzaren topaketan (Esti Gorbea)

Dokumentuaren akzioak