Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia ostegunean hasiko da

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia ostegunean hasiko da

Metrokoadroka Sormen Laborategiaren 'Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan' antzezlanak irekiko du jaialdia.
Egilea
Maitane Legarreta
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/10/11
Lotura
Gaztezulo

 

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia ostegunean hasiko da

BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hogeita laugarren edizioa ostegunean abiatuko da eta hilaren 23ra arte iraungo du. Abangoardiako arte eszenikoen hogei proposamen izango dira egitarauan, eta hamasei konpainiak parte hartuko dute, horietatik zazpi Euskal Herrikoak. 

Ostegunean, hilak 13, Metrokoadroka Sormen Laborategiak Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan estreinatuko du. Eszenabide 2021ek saritutako Vulnera Teatroren Lo que no se ve proiektua ere ikusi ahal izango da lehen aldiz, eta baita 2021ko Erresidentziako Artisten beka duen Itziar Maneroren Memoria ere.

Aitor Zabaletak sortutako Ertza antzerki eta dantza konpainiak Otempodiz lana estreinatuko du aretoetan, Espainiak Mozambiken duen enbaxadarekin elkarlanean sortutako lana. Ikuskizunarekin batera, obra sortzeko prozesua jasotzen duen dokumental laburra ere eskainiko da. Gainera, antzezleek Machawona & Marrabenta izeneko afro-dantza tailerra ere eskainiko dute.

Espainiako Estatuko beste ikuskizun batzuk ere izango dira egitarauan, hala nola Societat Doctor Alonsoren Contrakant; Sandra Gomezen Bailar al sonido; Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont Le Palolen Lo pequeño; eta jaialdia itxiko duen Aves Migratorias de Madrid konpainiaren El Águila antzerki dokumental eta dantza pieza. 

Bestetik, Frantziako Olga Cirq_Analogique konpainiaren Long Play lanaz eta Utopisistas-en I'll be back obraz gozatu ahal izango da, hainbat herrialdetako lau artista gaztek osatzen dutena, horien artean Nerea Gurrutxaga dantzari gipuzkoarra. Sleepwalk Collective konpainiak, berriz, Psychodrama lana aurkeztuko du, Christopher Brett Bailey idazle, musikari eta sortzaile eszeniko kanadarrarekin elkarlanean.

 

Dokumentuaren akzioak