Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilboko alkateak Begoñako aurreskua dantzatu du hiriaren omenez

Dokumentuaren akzioak

Bilboko alkateak Begoñako aurreskua dantzatu du hiriaren omenez

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Begoñako basilikaren aurrean aurreskua dantzatu du ehunka pertsonen inguruan
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2022/08/15
Lotura
Deia

Gaur abuztuak 15, Begoñako Amatxuren jaia ospatu da. Haren omenaldian, Juan Mari Aburtok, Bilboko alkatea, Bilboko udalaren eta beste erakunde batzuen ordezkariekin batera omenaldian eskaini dio aurresku bat dantza ezkero.

Aburtoren inguruan ehunka pertsona hurbildu dira Begoñako Basilikaren inguruetara 12:00ak baino minutu batzuk lehentxeago, Txistularien Udal Bandak lagundutako udal segizioaren etorrera ikusteko.

Meza Nagusiaren ostean, Udal Korporazioa Bizkaiko zaindariaren omenezko elizaren ondoko zelaigunera abiatu da, eta bertan, Udal Txistulari Bandak “Gernikako Arbola” jo du Gernikako zuhaitzaren kimuaren aurrean.

Jarraian, Juan Mari Aburto Alkateak ohiko Ohorezko Aurreskua dantzatu du Beti Jai Alai dantza-taldearekin batera. Talde hau, duela mende erdi sortu zuen Jon Pertika dantzari bilbotarra zenak, eta honexeri zor diogu, udalburuak herritarren omenez eta begirunez eskaini ohi zuen koreografia tradizional hau duela 27 urte berreskuratu izanaren meritua.

Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Aburto Alkatea hunkituta agertu da hiriaren eta hiriko jendeen omenezko aurreskua berriz ere dantzatzeko aukera izateagatik, eta gogora ekarri ditu “pandemian hildakoak eta kaltetutako familia guztiak”. Era berean, larunbatean, abuztuak 29, hasiko den Aste Nagusia “alderdi guztietan eredugarria” izatea opa du, eta “Aste Nagusian ondo pasatzera” animatu ditu herritarrak, “baina kontuz eta erantzukizunez jokatuz”.

Dokumentuaren akzioak