Dokumentuaren akzioak
Bilboeszenan “Artistak Egoitzan” programa
Artistak Egoitzan programaren helburu nagusia artistei eta taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetako prozesuak garatzeko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) Aurtengo edizioan ekimenak Euskal Herriko profesionalen, artisten eta taldeen lana eta euskaraz egindako ikerketa edo ekoizpena bultzatu nahi ditu. Hori dela eta, partaidetza Euskadiko konpainietara edo artistetara mugatuko da.
Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena izango du eta epealdi horretan modu trinkoan landuko da hautatutako proiektu artistikoa. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua gutxienez 1.500 euro eta gehienez 4.000 eurokoa izango da. Horrez gain, aukeratutako pertsonek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.
Laguntzak jaso nahi dituen egoitza proiektuaren proposamen zehatzak deialdiaren eskari orri ofiziala behar bezala beteko du. Eskari orria interneten dago (www.bad-bilbao.com) eta euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal izango da.
MBN Comunicación-ek bidalita
Dokumentuaren akzioak